XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzarmen honetako bigarren urterako, hau da, 1990ko Martxoaren 1etik 1991ko Otsailaren 28raino, kopuru hauei igoera bat aplikatuko zaie.

Igoera, kopuru horiei Euskal Herriko 1989ko KPI gehi %2aren pareko portzentaia ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da.

15. Artikulua: APARTEKO ORDUEN EZAUGARRIAK.

Lan egiten diren aparteko orduak izaera estrukturala dute edota ezinbesteko kausaz eratorriak dira.

Ordu estrukturalak edo ezinbesteko kausaz eratorriak dira denbora zatiz edota aldi bateko kontratazio bidez bete ezinik, lanerako ezintasun iragankorretik eratorritako ustegabeko ausentziengatik emanak; pertsonalaren baimen ordainduengatik sartuak; ibilgailu eta ordutegiak mantentzeko noizbehinka behar-beharrezko diren atzeraezinezko eta lanean emandakoak; egutegi laboralean sartutako jai-egunetan edo antzeko izaera duten bestelako arrazoiengatik lan egitera behartua aurkitzen den pertsonalaren orduak.

16. Artikulua: IGANDEKO ATSEDENA.

Indarrean dagoen legeriaren arabera ez du igandeko atsedenaz gozatuko: a) Mugimenduko pertsonalak.

b) Ibilgailuen mantenimendu, garbiketa eta konponketarako beharrezko den pertsonalak.

Igandeko atsedenaz gozatu ezin dezaken pertsonalak indarrean dauden ordutegi-taulen arabera, hau da, jarraiko sei lanegunetako batetan hartuko du atsedena.

17. Artikulua: ATSEDENA ETA LANEAN ERAMANDAKO JAI-EGUNAK.

Behar bezala kreditatutako zerbitzu beharrengatik, pertsonalak asteko atseden eguna gozatu ezin izango balu, oinarrizko alokairu gehi antzinatasunaz gain, aparteko 7 ordu eta 20 minuturen baliokide den gutxieneko zenbateko bat jasoko du.

Behar bezala kreditatutako zerbitzu beharrengatik, jai-egunez gozatu ezingo luken pertsonalak, Hitzarmenaren lehen urtean, oinarrizko alokairu gehi antzinatasunaz gain, honako kopuru hauek jasoko ditu: MUGIMENDUKO PERTSONALA / Ikuskariak / Gidariak-Hartzaileak /.

TAILERREKO PERTSONALA / Arduraduna / Taldeburua / 1. mailako ofiziala / GAUEKO PERTSONALA.